XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde Zaharra barri egiten

Azken urteotan Udalak egindako ahaleginari aurre eginez, hileon edo otsailean amaituko dira Bastarreko plazan egiten dabiltzan lanak.

Izatez proiektatuta dagozan behar erdiak izango dira amaituko direnak, ze lanak fase bitan egitekoak dira: lehenengoa oraingoa eta bigarrena, laguntza gehiago lortzen denean.

Plaza barria

Proiektu osoa azpiko kuadroan azaltzen den modukoa da.

Eta orain amaitzeko diren lanak goiko eskoiko argazkian azaltzen den legez geratuko dira.

Horrexetarako 41 milioi pezeta inbertitu dira.

Euretarik 33 Foru Aldundiko Hirigintza Sailak emondakoak: 23 aurten eta 10 igaz.

Diruok lanak amaitu eta egindakoa ordaintzeko emoten dauz Bizkaiko Diputazioak; bien bitartean Udalak aurreratu egin behar dauzelarik.

Begiratokiak

Bigarren fase edo zatia egin barik geratu da, diru-laguntza gehiagoren zain.

Bertan, oraingo plaza eta Frantxuako pabeloien artean begiratoki bat egitea da dagoen asmoa.

Portuko Zuzendaritzak Xixili moile gainean, Gernikarako bide zaharra aprobetxatuz egin dauen antzekoa.

Bigarren fase honek 60 milioiko kostua dauka gitxi-gora-behera.

Eta Bastarre eta Frantxuanko ingurua lotzeko balioa izango leuke.

Azpiegitura osoa

Gaurrarte Alde Zaharrean Udalak egin dauzen lanen antzera, Bastarreko Plazan egindako obrak behar den besteko azpiegitura edo infraestrukturaz osoturik dagoz.

Plaza zahar guztia altxatu da eta ur kanalizazioak ondo ipintzeaz gainera uriko zerbitzuak lurrazpitik joateko moduan ipini dira: ur-hornidurako fundiziozko tuboak; bola motako boca de riego bi kaleak garbitzeko zein suhiltzaileentzako balio dauena eta saneamendua ere bai.

Ez dira, baina, hauexek lurrazpitik doazen zerbitzu bakarrak.

Baita sartzen dira tuboak, telefono kableak joan daitezen eta argindarra ere bai.

Konpainia bakoitzak ahalik eta azkarren kaleko kableak kendu eta lurrazpitik sartzeko.

Modu honetan, segurtasunaz gainera, Alde Zaharreko kaleek itxura egokiagoa eukiko dabe.

Argazki biak konparatu ezkero erraz ikusi ahal da zelako ezbardintasuna dagoen orain arteko Bastarreko plaza eta hemendik aurrerakora.

Izatez, paisaje bardina ikusi ahal izango da itsasorantz begiratu ezkero: Frantxuako haitzak, Izaro, Ogoño, portua,...

Diferentzia plazan bertan dago: lehenago apurtutako zementoa zena, orain adokin barria izango da, lehenago orma hutsak zirenak orain ondo atondutakoak izango dira, fundiziozko barandila eta guzti.

Hauxe, izatez, proeiktuaren erdia da; ondoren, dirua dagoenean, miradore barria egingo da.